UDAKO EGITARAUA

Laudioko aisia eta festetako jarduerak berriro aktibatzen dira kultUDA programa martxan jartzearekin batera

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko eka. 25a, 06:00
Maite Cortazar zinegotzia, programaren kartelarekin. / Laudioko Udala

Zinema, haurrentzako ikuskizunak, zuzeneko musika, magia, tailerrak, kontzertuak eta antzerkia dira datozen hilabeteetan udalerriko bizitza soziala eta kulturala dinamizatzeko programatu diren ekimenetako batzuk.

Badira hilabete batzuk Laudioko bizimodua ez dela ohikoa izaten, koadrilen giroarekin arratsalde eta asteburuetan. COVID-19 pandemiaren ondoriozko osasun-krisiaren ondorio da. Hori dela eta, Laudioko Udalak, San Roke jaiak eta ekitaldi handiak bertan behera utzi ondoren, kutsatze berriak saihesteko osasun arrazoiak direla eta, kultUDA izeneko programa partekatu baina handinahia martxan jartzea erabaki du, herrian kultura, jai eta aisialdiko jarduera suspertzeko helburuarekin.

Maite Cortazar Herritarrekiko Harremanetarako eta Jaietarako zinegotziak gaur goizean jakitera eman duenez, "Laudio beti izan da eta da jarduera sozial handiko herria, non lagun taldeak protagonista diren arratsalde eta asteburuetan, modu berezian. Hori dela eta, ez genuen topaketei laguntzeko eta horiek dinamizatzeko aukera pasatzen utzi nahi; izan ere, segurtasun neurriak errespetatuz, normaltasuna berreskuratzen ari dira, datozen hilabeteetan publiko guztiei zuzendutako ekimenekin".

kultUDA Agenda

Horrela, hainbat udal-arloren (Kultura eta Jaiak) baterako lanari esker, osasun-agintariek ezarritako neurriak eta gomendioak uneoro errespetatzen dituzten ekimenak eta jarduerak aurkezten dituen programa bizia diseinatu eta egin ahal izan da. Era berean, "Ekitaldien agenda hau astero-astero eguneratzen joango da, jarduera berriak gehitu ahal izateko; guztiak www.laudio.eus udalaren webgunearen bidez eta sare sozial instituzionalen bidez argitaratuko dira", adierazi du Cortazarrek, eta gaineratu du, beste behin ere, herriko abesbatzak, dantza taldeak eta musika elkarteak izan direla jai eta jai agenda honen protagonista.

EGITARAUA OSORIK

Ekainak 26 

21:00 // Udako zinema institutuko jolastokian: Campeones 

Ekainak 27 

18:30 // Rock Eroak, haurrentzako ikuskizuna Aldai plazan Ameztu taldearen eskutik

20:00 // Zuzeneko musika herriko erdiguneko kaleetan zehar Banda Magnética fanfarreak lagunduta 

Ekainak 28

10:00 // Kalejira San Joan auzoraino Ekin Joleak txistulari taldearen eskutik 

13:00 // Meza abestua Lamuzako Jaun Done Petriren parrokian Andere abesbatzak eskainia 

20:00 // Kontzertua Alberto Acero plazan Santa Luzia abesbatzaren eskutik

Uztailak 3

18:30 // Udako zinema institutuko jolastokian umeentzako filma: Dumbo

Uztailak 4

20:00 // Magia ikuskizuna Alberto Acero plazan Asier Kidan magoaren eskutik

Uztailak 10

21:00 // Udako zinema institutuko jolastokian: Jumanji

Uztailak 11

18:30 // Umeentzako tailerra Aldai plazan zomorroak pipak garbitzeko ziriekin

20:00 // Kontzertua Alberto Acero plazan Bi Hotsak abesbatzaren eskutik

Uztailak 17

21:00 // Udako zinema institutuko jolastokian: Malasaña, 32

Uztailak 18

20:00 // Historias de un Baúl antzezlan ibiltaria Laudioko kaleetan zehar Trotamundos konpainiak eskainia


Jarduera horiez gain, "Udala ekimen berriak diseinatzen ari da Laudioko auzoak kultur ekitaldiz eta jai ospakizunez hornitzeko. Hala ere, zuhurtzia azpimarratu nahi nuke, eta bizilagun guztiek segurtasun-neurriak zorrozteko deia egin, hala nola urruntze soziala, maskarak eta gel desinfektatzaileak edo hidroalkoholikoak erabiltzea. Guztion ardura da COVID-19ren balizko berragerraldien prebentzioan laguntzea", bukatu du Maite Cortazarrek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide