Laudio Arabako udalerri errukiorren sarean sartu da, inor bakarrik hil ez dadin

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko uzt. 21a, 09:00

Foru-erakundearen gobernu-programaren jarduera-ardatzean kokatzen da eta programa horrek proposatzen du "gizarte-politiken bidez gizarte-kohesioa bermatuko duen giza garapena lortzea, zahartzeari arreta berezia jarriz".

Laudioko Udalak, Ander Añibarro alkatearen ordezkaritzarekin, Josune Irabien Amurrioko alkatearekin eta Ernesto Sáinz Lanchares Aguraingo lehen zinegotziarekin bilera egin zuen atzo Emilio Sola Gizarte Gaietarako diputatuarekin, bizitzaren amaieran dauden pertsonei arreta emateko auzokoen sarea ehuntzen hasteko. Foru diputatuak azaldu zuenez, ekimen honen helburua "inor bakarrik ez hiltzea da".

Hori lortzeko, funtsezkoa izango da lagun hurkoarekin konprometitutako herritarren zeregina, berdinen arteko laguntza gisa ulertu behar baita, elkartasuna, eta ez penak, errukiak edo karitateak gidatutako esku-hartzea. Aldundiak eta bileran parte hartu zuten hiru udalek antolatu nahi duten mekanismoak helburu du gizartea inplikatzea, bizitzaren amaierako prozesuan aktiboki parte har dezan, babesa, kontsolamendua eta maitasuna eskainiz, elkartasunean eta auzolanean oinarrituta.

Auzotar errukiorra

“Araba Vecindario Compasivo” proiektuak, COVID-19ren pandemiak sortutako egoeraren ondoren, duela urtebete hasitako lanari heldu dio berriz ere; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat herritan arlo horretan lanean ari diren eragile eta erakunde sozialak tartean sartu dira. Gasteizek dagoeneko parte hartzen du ekimen horretan, eta, besteak beste, bizitzaren amaierari aurre egiteko topaketak eta prestakuntza sustatzea jasotzen du. Horrela, Arabako erakundeak hasi dira sare hori ehuntzen, eta, lehenik eta behin, Araban sortu eta Euskadi osora zabaldu nahi dute, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan.

Izan ere, auzokide errukiorren proiektu honek aldaketa sozial eta kulturalerako dinamikak sortu nahi ditu, gizartea bizitzaren amaierako prozesuan aktiboki parte har dezan, laguntza, kontsolamendua eta maitasuna eskainiz, elkartasunetik eta komunitatearen eta auzokideen auzolanetik abiatuta, eta inor bakarrik hil ez dadin.

Ekimena Aldundiaren gobernu-programaren jarduera-ardatzaren barruan kokatzen da; izan ere, gizarte-politiken bidez gizarte-kohesioa bermatuko duen giza garapena lortzea proposatzen da, zahartzeari arreta berezia jarriz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide