Udaltzaingoak eta Ertzaintzak operatibo bereziarekin jarraitzen dute asteburuetan, osasun-neurriak behar bezala betetzen direla kontrolatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko abu. 8a, 07:00

Laudioko udaltzaingoa eta Ertzaintza, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Oro har, osasun-agintariek ezarritako arauak errespetatzen ari dira, maskara behar bezala erabiltzen ez duten eta behar bezala zehatu diren gizalegearen aurkako pertsonen kasu jakin batzuetan izan ezik.

Laudioko udaltzainek beste asteburu batez ekingo diote, udalerriko ertzain-etxeko zenbait polizia-unitaterekin elkarlanean, operatibo berezi bati, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako osasun-neurriak behar bezala betetzen direla bermatzeko.

Horrela, segurtasuneko profesionalek establezimenduak goizeko ordu bata eta erdietan ixten direla zainduko dute, aste honetan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu den bezala. Halaber, ezin izango dute goizeko seiak baino lehen ireki. Neurri horrek ostalaritzako edozein negoziori eragiten dio, baita diskotekei ere; izan ere, %60ko edukiera izango dute gehienez, eta dantzalekurik gabe eta mahaiekin jarraituko dute.

Terrazei eta barrualdeei dagokienez, 00:00etatik aurrera ostalaritzako establezimenduen kanpoaldean, eserita eta terraza gisa mugatutako espazioan soilik kontsumitu ahal izango da. Hau da, kalean ezin izango da zutik kontsumitu, eta egoera hori gaueko aisia-gune askotan gertatu ohi da.

Barruan 100 lagunetik gorako edukiera duten espazio gardenak dituzten lokalen kasuan, baimendutako gehieneko edukiera ezingo da %80tik gorakoa izan. Era berean, pertsonak ezin izango dira 10 lagunetik gorako mahaietan multzokatu, eta muga horiek ezkontzak, bataioak, jaunartzeak edo antzeko ospakizunak hartzen dituzten lokalei ere eragiten diete, baina baita jantoki handiak dituzten lokalei ere, garagardotegi edo sagardotegiei, esaterako.

Ostalaritzako establezimendu guztietan, halaber, metro eta erdiko distantzia fisikoa bermatu beharko da mahaien artean. Espazio hori zehaztasunez ezartzeko, neurria mahaietako hurbilen dauden pertsonek betetzen dituzten tokien artean hartu beharko da beti.

Izapidetutako zehapenak

Azken egunotan, Laudioko Udaltzaingoak 5 zigor bideratu ditu guztira: batzuk Herritarren Segurtasunerako Legea ez errespetatzeagatik, hau da, agenteekiko errespetu eta begirune faltagatik, eta beste batzuk kalean substantzia estupefazienteak edukitzeagatik.

Bestalde, 13 zehapen jarri dira maskara behar bezala ez erabiltzeagatik. Udaltzaingoa pedagogia eta kontzientziazio lana egiten ari da herritar laudioarren artean, batez ere herriko parkeetan eta ostalaritzako lokaletako terrazetan. Baita udal-igerilekuetan ere, igerilekuon arduradunen lana babesteko

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide