LAUDIOKO JAIAK

Udalak Laudioko ostalaritza sektoreari dei egin dio, lokal eta terrazetan pilaketak saihesteko jarduera irizpideak zehazteko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko abu. 11a, 06:00

Ostalariekin bilduko da udalak bihar. / Laudioko Udala

Topaketa asteazken honetan izango da, abuztuaren 12an, 16:00etan, Herriko Plazako Erabilera Anitzeko Aretoan

Laudioko Udalak udalerriko ostalaritza-sektorea bilera ireki batean parte hartzera gonbidatu du, hurrengo asteetan ostalaritzako lokaletan eta terrazetan pilaketak saihesteko zenbait jarraibide elkarrekin definitu ahal izateko. Bilera asteazken honetan izango da, abuztuaren 12an, 16:00etan, Herriko Plazako Erabilera Anitzeko Aretoan.

Beste behin ere, Laudioko Udalak ostalarien erantzukizuna eta zuhurtzia eskatu ditu, haien eta ahal duten eragile guztien laguntza paregabea bilatzeko, COVID-19ren hedapena prebenitu eta geldiarazteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide