Laudioko Udalak eskerrak eman nahi dizkie Laudioko herritarrei Ez Jaietan izan duten jarrera eredugarriagatik

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko ira. 7a, 06:00

Udalak zabaldutako irudia. / Laudioko Udala

Aurten, udalerriko herritarrak izan dira salbuespenezko pregoilariak, keinu sinboliko gisa; izan ere, laudioar batentzat ez dago jaietako pregoilaria izatea baino harrotasun handiagorik.

Laudioarrak herritar laudioarrei eta herritar guztiei errekonozimendu publiko eta mediatikoa egin nahi die, beren ahaleginagatik, sakrifizioagatik eta unean uneko egoera aldakorrera egokitzeko gaitasunagatik, betiere erantzukizunez eta zuhurtziaz jokatzeagatik ezaugarritzen dena. Azken asteetan, gainera, herriko jaiak ospatu dira, eta toki-administrazioak egiaztatu ahal izan du herritarrek segurtasun- eta babes-neurriak betetzen jarraitu dutela beren eguneroko bizimoduan.

Era berean, jaietako koadrilek eta urtero sanrokeetan ekitaldiak egiten dituzten gainerako jai-, kultura- eta kirol-eragileek egindako lan garrantzitsua azpimarratu nahi da, "Jarrera eredugarria eta arduratsua izan dutelako, publikoki aitortu nahi dena".

Udalak eskerrik beroenak eman nahi dizkio Laudioko herri osoari, eta, berriro ere, esker ona adierazi. Maite Cortazar Jaietako zinegotziak adierazi duenez, "Harro gaude gure bizilagunekin, hau baita bidea: ingurukoak zaintzen ditugu eta horrela bakarrik lortuko dugu pandemia honen hedapena gelditzea". "Lortuko dugu eta berriz izango gara. Mila esker bihotz-bihotzez", bukatu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide