COVID-19ren pandemiak eragindako ezohiko egoera dela eta, Laudioko Udalak martxoaren 12a baino lehen erregistratutako edo ordaindutako abonu-kuota guztien % 50 itzultzea erabaki du, salbuespenik gabe.
Joseba Amondo Kirol zinegotziak jakitera eman duenez, "Alarma Estatu izendatu aurretik ordaindu ziren ikastaroetako matrikula guztien zenbateko osoa ere itzuliko da".
Prozesu automatikoa
Kirol-abonamenduen eta ikastaroetako matrikulen zenbatekoak automatikoki itzuliko dira, udalak ordainketa helbideratuta duten pertsonei banku-transferentzia eginez. "Hala ere, ordainketa modalitate horrekin egiten ez duten herritarrek urriaren 1etik 31ra bitartean jo ahal izango dute Herritarrentzako Arreta Zerbitzura", amaitu du Kirol zinegotziak.