Udalak lanean jarraituko du "Laudio garbia" lortzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko urr. 8a, 09:01
Muralak egin nahi ditu udalak herrian barrena, pintadak ekiditeko. / Laudioko Udala

Udal eraikinetako fatxadetan eta eraikin pribatuetan pintadak ugaritu eta konpontzeko proposamena onartu zuen Udalbatzak.

Azken urteotan, Laudion handitu eta ugaritu egin dira fatxadetako pintadak, bai udal-eraikin eta -espazioetakoak, bai titulartasun pribatukoak, udalerria eta haren espazio publikoak gutxietsi besterik egiten ez dituztenak. Guztiek gozatzeko diseinatutako lekuak.

Gainera, kontuan hartu behar da pintada horiek kentzeak udal-kutxetarako kostu handia dakarrela. Horregatik, arazo horri erantzuteko asmoz, Gobernu Taldeak, bere 2019-2023 Legegintzaldiko Planean, lehentasunezko ekimen gisa jasotzen du "Laudioko proiektu bat hiri-artearen galeria gisa definitzea: espazio publikoa kultura-sorkuntzarako erakusleiho gisa".

Ekimen hori Udalbatzaren Osoko Bilkurak onartutako 2020ko Udal Aurrekontuan islatzen da. Aurrekontu horretan, udalerrian muralismo-programa bat abian jartzeko berariazko aurrekontu-partida bat jasotzen da.

Osoko bilkuraren erabakia

Udalak, iraileko ohiko osoko bilkuraren bidez, espazio publikoak garbitzeko eta udal eraikinetako fatxadetako pintadak kentzeko konpromisoa berretsi du, horrela kaleak garbitzeko Ordenantzan ezarritakoa betez.

Horrela, Udalak fatxadak garbitzen eta pintadak kentzen jarraituko du. Era berean, 2020a amaitu baino lehen, aurreikusitako muralismo-programa jarriko da martxan, eta epe labur eta ertainean egin beharreko esku-hartzeak zehaztuko dira, bai eta tartean sartu beharreko eragileak ere, ekimen parte-hartzaile bat sortuz.

Bestalde, toki-erakundeak eraikin pribatuen titularrei eskatzen die espazio horietako fatxadetako pintadak kentzeko, eta haien esku jartzen ditu prozesu horretan laguntzeko.

Udalaren akordioak, halaber, udalerriko bizilagunei norbanakoaren erantzukizuna eskatzen die, hiritarren eskubideak defendatu ahal izango diren baina beren betebeharrak bete ahal izango diren herri batean bizi ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide