Ecovidriok eta Laudioko Udalak “Recicla Vidrio por ellas” kanpaina solidarioa aurkeztu dute Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko urr. 17a, 07:00

Ecovidriok iglu motako bi edukiontzi arrosak kokatu ditu herrian, beirazko ontzien birziklapena sustatzeko eta bularreko minbizia prebenitzeko. Kanpainak, Sandra Ibarra Fundazioarekin batera garatu dena, prebentzioaren bidez ingurumena eta osasuna zaintzearen garrantzia azpimarratzen du. Agatha Ruiz de la Pradak iglu txiki bat diseinatu du eta salmenten bidez lortutako dirua Sandra Ibarra Fundaziora bideratuko da.

Ecovidriok, Espainian beirazko ontzien hondakinak birziklatzeko kudeaketaz arduratzen den irabazi-asmorik gabeko erakundeak, martxan jarri du “Recicla vidrio por ellas” kanpainaren bosgarren edizioa. Ekimen honen helburua herritarrok beirazko ontziak birziklatzearen garrantziaz arduratzea da, ingurumena zaindu dezagun, baita kausa solidario bati laguntzea ere: bularreko minbiziaren prebentzioa.   

Gaurtik aurrera eta datozen bi asteetan zehar, 2 iglu arrosa egongo dira kokatuta Alberto Acero plazan. Ecovidriok edukiontzietan utzitako beirazko ontziak, Minbiziaren Aurkako Elkartasunaren Sandra Ibarra Fundazioarentzako donazio bihurtuko ditu. 

Oraingo honetan, kapaina Espainiar Estatuko 140 hiritan baino gehiagotan zabaldu da, herritar gehiago sentsibilizatzeko asmoz. Hori dela eta, Ecovidriok 370 edukiontzi arrosa baino gehiago kokatu ditu estatu osoan. Gainera, Sandra Ibarra, bere izena daraman Fundazioko presidentea, proiektuaren enbaxadore izendatu dute. 

Bularreko minbiziaren kontzientziazioaren eta elkartasunaren ikur gisa, Agatha Ruiz de la Pradak iglu txiki berezi bat diseinatu du, non Sandra Ibarra Fundazioaren leloa nabarmendu duen: "Bizitzaz beteta". Iglu txiki hori Miniglú.es, webgunearen bidez erosi ahal izango da, eta salmenten bidez lortutako dirua Sandra Ibarra Fundaziora bideratuko da, minbiziaren prebentzioan eta ikerketan laguntzeko.

Beira birziklatzeari buruzko datuak Laudion 

2019ko azken datuen arabera, Laudioko biztanleek guztira 488 tonako beirazko ontzi birziklatu zituzten, hots, biztanle bakoitzak 27 kg birziklatu  zituen, bataz beste. 

Edukiontzi-tasari dagokionez, Laudion 206 biztanle inguru daude edukiontzi bakoitzeko, eta guztira 88 iglu daude jarritako beirazko ontzien hondakinetarako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide