Udalak 9 hiri-finka enkantean jarri ditu Latiorron

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko urr. 23a, 11:06

Latiorron daude kokatuak higiezinak./ Laudioko udala

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 9an, hartutako erabakiaren bidez prozedura irekiaren bidez esleituko da enkantearen forma.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 9an, Latiorron (Laudioko Udalaren jabetzakoak), kokatutako 9 hiri-finka besterentzea onartu zuen, prozedura ireki baten bidez, enkante gisa. Halaber, besterentzea arautuko duten baldintza-agiriak onartu dira. Hona hemen funtsezko edukia:

  1. Enkantearen xedea
    Eranskinean zerrendatutako ondasun higiezinak besterentzea.
  2. Lizitazioaren gutxieneko tasa
    Eranskinean zerrendatzen da lote bakoitzerako.
  3. Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
    - Tramitazioa: arrunta
    - Prozedura: irekia
    - Modua: enkante publikoa
  4. Behin-behineko eta behin betiko fidantza.
    - Behin-behinekoa: ez da beharrezkoa
    - Behin betikoa: esleipen-prezioaren ehuneko 5 (BEZik gabe)
  5. Lizitazio-baldintzei buruzko dokumentazioa eta informazioa lortzea
    - Euskadiko kontratazio-plataforma (http://www.contratacion.euskadi.eus).
    - Udal Kudeaketa Arloko Ekonomia eta Zerga Kudeaketako Zerbitzuko Udal Ondareko Zerbitzu Unitatea
    Laudio
    Herriko plaza z/g, 2. solairua
    Telefonoa: 944034823
    Emaila: b.gomez@laudio.eus
  6. Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia
    - Laudioko Udalaren Erregistro Orokorra (Herriko Plaza z/g, behea ezk.), bulegoko orduetan, hamabost (15) egun balioduneko epean, iragarki hau Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (ALHAO) eta Euskadiko kontratazio-plataforman argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. Proposamenak postaz bidali ahal izango dira.
  7. Iragarkiaren gastuak.
    Esleipendunaren kontura.
  8. Plikak irekitzea
    A gutun-azala barne-ekitaldian eta ekitaldi pribatuan irekiko da. B gutun-azala ekitaldi publikoan irekiko da, eta horren data Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean eta Euskadiko Kontratazio Plataforman iragarriko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide