Horrela, Udalak, Joseba Amondo zinegotziak zuzendutako Zerbitzu eta Auzoen Arloaren bidez, hezkuntza-erakundearen zuzendaritzak egindako eskaera bati erantzuten dio; izan ere, hezkuntza-erakundeak horrelako espazio bat eskatu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak diseinatutako protokoloak bete ahal izateko, COVID-19ren pandemiari aurre egin ahal izateko. Udazken eta negu garaian beharrezkoa den baliabidea da, haizea eta euria ohikoak baitira.