Laudiok bat egin du ReActívate+ programarekin, herritarrak kontzientziatzeko eta Euskadiren iraunkortasunean aurrera egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko aza. 4a, 10:00

Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Sailaren, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (CTB), Metro Bilbaoren, Eroski Taldearen, Naturklima Fundazioaren eta "la Caixa" Gizarte Ekintzaren ekimena da.

ReActívate + programak herritarrak inplikatu nahi ditu beren bizi-ohiturak aldatzeko eta, horrela, Euskadiren iraunkortasunean aurrera egiteko. Programa berri hau 2012-18 bitartean Bizkaian garatutako Actívate+ programaren jarraipena da. Actívate+ programan 4.000 etxek baino gehiagok parte hartu zuten, 112 udalerrik eta 66 ikastetxek eta 3 unibertsitatek, 57.000 pertsona baino gehiagorekin.

ReActívate+ 2018 eta 2021 bitartean garatuko da Euskadin. Informazio gehiago www.reactivatemas.eus webgunean. Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Sailaren, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (CTB), Metro Bilbaoren, Eroski Taldearen, Naturklima Fundazioaren eta "la Caixa" Gizarte Ekintzaren ekimena da. Global Action Plan-Plan de Acción Global (GAP) programaren barruan dago.

ReActívate+ doako programa da, parte-hartze librea eta digitala duena. Informazioa posta-kodeetan antolatzen da, eta programa amaitzean jakin daiteke udalerri bakoitzean zer parte-hartze lortu den, parte-hartze horren emaitzez gain.

Doako izen-ematea

Programan izena eman nahi duten familiek doan egin dezakete www.reactivatemas.eus webgunearen bidez. Erregistratu ondoren, plataformak bere eguneroko ohituren iraunkortasuna ebaluatuko du, galdera erraz batzuen bidez, eta ebaluazio hori egin ondoren, ohitura horien ondorio negatiboak gutxituko dituzten ekintza txiki eta erraz batzuk proposatzen dira, horretarako eskuliburu praktiko informatiboak erabiliz.

Etxeetara zuzendutako programa Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan zabaltzen laguntzeko, komunikazio-baliabideen sorta bat sortu da, esteka honetan eskuragarri.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide