Udalak, bere webgunean eta sare sozialetan, janaria eskaintzen duten ostalaritza-lokalen berri emango du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko aza. 19a, 07:00
Tokiko garapen agentzia, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Tokiko Garapen Agentzia, Laudio HAZI, arduratuko da gero udal komunikabideen bidez zabalduko diren datuak kudeatzeaz.

Laudioko Udalak, Ekonomiaren Garapen Arloaren eta Laudioko Hazi Tokiko Garapen Agentziaren bidez, gune bat jarriko du herritarren eta Laudioko ostalaritzaren eskura udaleko sare sozialetan, beren zerbitzuak sustatu eta zabaltzeko, lokalean jasota edo etxera bidalita.

Andoni Orue Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu zinegotziak adierazi duenez, "Laudioko taberna edo jatetxea bazara eta atal honetan agertu nahi baduzu, bidali e-maila helbide honetara: comercio@laudio.eus".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide