Laudiok bat egin du HIESaren aurkako Mundu Egunarekin

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko aza. 27a, 07:30

Udaletxeko fataxada gorriz tindatuko dute abenduaren 1ean. / Laudioko Udala

Iaz bezala, datorren asteartean, lazo gorri handi bat jarriko da udaletxeko balkoian, eta udaletxeko fatxada kolore bereko led fokuen bidez argiztatuko da.

GIBa agertu zenetik, aurrerapen zientifiko garrantzitsuak egin dira infekzioaren diagnostikoan, eta, horri esker, tratamenduan dauden pertsonek gainerako biztanleen antzeko kalitatea eta bizi-itxaropena dute. Hala ere, oraindik erronka asko daude jorratzeko, hala nola espetxeetako osasun-arreta, gizarte-bazterketako egoeran dauden GIBdunen gizarte-arreta, osasun mentala eta etorkinentzako osasun-laguntza, besteak beste.

Era berean, komunikabideek GIBaren normalizazioan lan egiten jarraitzen dute: hizkuntza egokia erabiliz, GIBa infekzio kroniko gisa ikusaraztea, eta, batez ere, erakunde sozialekin eta kaltetutako pertsonekin lankidetzan aritzea, GIBari buruzko mito eta sinesmen faltsuak, gaur egun oraindik ere gure gizarte-imajinarioan agertzen direnak, hausteko.

Udalaren babesa

"HIESAren aurkako Nazioarteko Egunarekin dugun konpromisoa erabatekoa da, eta, horregatik, datorren asteartean, abenduaren 1ean, udaletxeko fatxada gorriz tindatuko dugu led foku ezberdinen bidez, eta, horrez gain, kolore horretako begizta handi bat jarriko dugu udaletxeko balkoian", adierazi du Juan Jesus Merchan Gizarte Garapeneko zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide