Aiarako Kuadrillak eta berau osatzen duten udalek (Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondo) jakitera eman dutenez, 2020-2021 urteari begira berriz ere gauzatuko dira Eskualdeko Enplegu Planak.
Horrela, Aiarako Kuadrillan eta Urduñako udalerrian 36 pertsona sei hilabetez kontratatzea aurreikusi da, horietatik 33 lanaldi osoan eta 3tik %60ra bitarteko lanaldian. Plan horiek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eskatutako baldintzak betetzen dituzten langabeentzat dira, ekainaren 24ko ebazpenaren arabera.
Laudioko kasuan, peoiaren lanbide-kategoriako 8 pertsona eta sortuko diren bi taldeetako bi arduradun kontratatuko dira.
Udalerri bakoitzean profil desberdinak kontratatuko dira; iragarkiak azaroaren 27tik (ostirala) daude argitaratuta LANBIDEn. Interesa dutenek Lanbideren bidez soilik eman ahal izango dute izena abenduaren 9ra arte.
Eskaera formalizatzeko, Lanbideren web-zerbitzua erabiltzea gomendatzen da, esteka honen bidez eskura daitekeena: https://www.lanbide.euskadi.eus/lanbide-hasiera/. Kontratazioak abenduaren 31 baino lehen egingo dira.
Programa hori gauzatu ahal izateko, planen kostua, guztira, 636.000,00 €-tik gorakoa da, eta Lanbidek finantzatzen du, gutxi gorabehera, %69.
Lanpostuen zerrenda
Amurrio
Amurrio 1 taldea Basogintza (4 peoiak +1 arduradun)
Amurrio 2 taldea Urbano (4 peoiak +1 arduradun)
Amurrio Herrilaguntzaile Taldea 3
Administraria 1
Laudio
Laudio 1 taldea (4 peoiak + 1 arduradun)
Laudio 2 taldea (4 peoiak + 1 arduradun)
Aiara
Arkitektoa 1
Administraria 1
Peoiak 2
Artziniega
Administraria 1
Peoiak 2
Okondo
Peoiak 3
Orduña
Peoiak 2