Udalak epe berri bat ezarri du kiroldegiko kuotaren itzulketa eskatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko abe. 7a, 07:00

COVID-19 pandemiak sortutako egoera dela eta, kiroldegiko kuotaren itzulketa urrian eskatu ez zuten pertsonek, ahal dela, bide telematikoen bidez egin ahal izango dute abenduaren 9tik 24ra bitartean, biak barne.

COVID-19ren pandemiak eragindako ezohiko egoera dela eta, Laudioko Udalak ordainketa-kuota guztien %50 itzultzeko erabakia hartu zuen irailean, martxoaren 12a baino lehen erregistratuta edo ordainduta, salbuespenik gabe.

Kirol-abonamenduen eta ikastaroetako matrikulen zenbatekoak automatikoki itzuli zituen udalak, banku-transferentzia bidez, ordainketa helbideratuta zutenentzat. Hala ere, Joseba Amondo Kirol zinegotziak adierazi duenez, "Herritar batzuek ez zuten ordainketa modalitate horrekin egin, horregatik, banaka eskatu behar zuten".

Pertsona horietako askok ez zuten halakorik egin; horregatik, Udalak beste epe bat ezarri berri du, guztiek eskatu ahal izan dezaten Alarma egoera indarrean egon zen aldian baliatu ez zuten kiroldegiko kuota itzultzeko.

"Epe berri hau abenduaren 9an, asteazkenean, irekiko da eta hilaren 24ra arte luzatuko da, biak barne", azaldu du Amondok, eta "epe berri hau igarota ez da erreklamaziorik onartuko", gaineratu du.

Prozedura

Erreklamazioa egin ahal izateko, ahal dela, herritarren eskura dauden udal bide telematikoak erabiltzea gomendatzen da. Horretarako, udalaren webguneko egoitza elektronikoaren atalean sartu eta laudio@laudio.eus helbide elektronikora mezu bat bidal daiteke.

Garrantzitsua da gogoratzea Laudioko Udalak, pandemiaren bilakaerari eta COVID-19k gizartean eragiten dituen ondorio soziosanitarioei jarraituz, azaroaz geroztik Herritarrentzako Arreta Zerbitzura (haz) baino ezin duela jo, aurrez hitzordua eskatuta. Hori dela eta, udal-instalazioetara joan gabe administrazio-kudeaketak egiteko aukera dagoela gogorarazten da. Adibidez, kontsultak 010 edo 944034800 zenbakien bidez egin daitezke Laudiotik kanpo deituz gero.

Aurrez aurre Hazen joateko, 944 034 810 telefonora deitu beharko da aldez aurreko hitzordua lortzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide