2019ko abenduan, Laudioko udaltzainek Anton Soroluce ordura arteko poliziaburuaren heriotzaren berri eman zuten, 63 urte zituela, gaixotasun luze baten ostean. Horregatik, hil ondorengo omenaldi gisa, Laudioko Udalak, Udaltzaingoko ordezkariekin batera, Unitateko egungo buru Manuel Tudancak, besteak beste, Soroluceren semeetako bati plaka bat eman diote, Euskadiko Udaltzaingoburuen Elkarteak (AJEPLE-EUBE) diseinatu eta laga duena.
Tudancak adierazi duenez, "Bere lankide izan ginenok Antonek Udaltzaingoaren buruan ia lau hamarkadaz egin duen lan aipagarria goraipatu nahi dugu. Garrantzitsua da azpimarratzea bera izan zela gaur egun eboluzio- eta hobekuntza-prozesuan dagoen udalerriko polizia-ereduaren bultzatzaileetako bat. Berari eta beste sei lankideri esker, polizia-eredua diseinatu eta garatu ahal izan zen, gaur egun ezagutzen ditugun funtzio integralekin".
Laudioko udaltzainek hurbileko pertsona atsegina zela gogorarazten diote, eta, horrez gain, bere herria, gure herria, guztiontzat seguruagoa eta atseginagoa izateko eguneroko lanarekin entregatuta zegoela. Lankideek aukera hau aprobetxatu nahi dute Antonen familiari eta lagunei ahalik eta maitasun gehien helarazteko.