Laudioko Udalak ekintzailetzaren eta udalerrian enpresa berriak sortzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, ekonomia- eta enpresa-sarea indartzeko eta handitzeko estrategia gisa. Horregatik, Laudion 2020an autoenplegua sustatzeko eta enpresak sortzea sustatzeko diru-laguntzen deialdi berri bat argitaratu berri du.
Deialdi horri esker, autoenplegua eta norberaren konturako lanpostu berriak sortzea sustatzen duten diru-laguntzak lortu ahal izango dira, Laudion enpresa berriak sortuz. Horrela, enpresa guztiek jaso ahal izango dituzte diru-laguntza hauetan ezarritako onurak, haien forma juridikoa edozein dela ere, baita banakako enpresaburuek ere.
Zuzkidura ekonomikoa 12.000 eurokoa da, eta interesdunek urtarrilaren amaierara arte aurkeztu ahal izango dituzte eskatutako agiriak, hau da, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (abenduaren 28an), eta hurrengo 30 egun baliodunetan. Informazio gehiago nahi izanez gero edo zalantzak argitzeko, deitu Laudio HAZI Tokiko Garapen Agentziara 944 034 980 telefonora edo bidali mezu elektroniko bat garapenagentzia@laudio.eus helbidera.