Udalak terrazen tasa ordaintzeko salbuespena 2021era arte luzatu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko urt. 4a, 18:26

Ostalaritzako lokaletako dozenaka terrazari mesede egingo die osasun-krisiaren ondorio ekonomikoak arintzeko neurriak.

Laudioko Udalak iragarri berri du bide publikoa okupatzeagatiko tasaren salbuespena beste sei hilabetez luzatuko duela, hau da, ekainera arte, udalerriko ostalaritza-lokalei azken asteetan osasun-agintariek ezarritako irekiera-murrizketek eta -mugek beren negozioetan izan dituzten ondorioei aurre egiten laguntzeko.

Neurri horrek zabaldu egiten du 2020ko maiatzean lehenengo Alarmako Egoeran hartutako neurria, Espainiako Gobernuak COVID-19ren hedapenari eusteko dekretatu zuena, haren ondorio ekonomikoak arintzeko helburuarekin.

Ostalaritzarako udal laguntza

Neurri hori, gainera, osasun-krisia hasi zenetik Udalak negozio horri laguntzeko hartu dituen beste neurri batzuei gehitu behar zaie, hala nola, zuzeneko laguntzei, terrazetako espazio publikoa erabiltzeko baimen handienari, estolderia-tasari eta zabor-tasari dagozkien hobariei.

2021. urtean zehar, eta osasun-krisiaren bilakaeraren arabera, neurri berriak hartuko dira, COVID-19ren eragina jasan duten sektore horri eta beste batzuei laguntzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide