Udalak udal karpa berria jarri du Lamuza HLHIn

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko urt. 21a, 08:00

Ezaugarri horiek dituen bigarren egitura da, azken hilabeteetan udalerriko ikastetxeetan jartzen dena, COVID-19ri aurre egitea ahalbidetzen duten protokolo berriak bete ahal izateko.

Lamuza Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxean karpa handi berri bat jartzen amaitu berri du Udalak. Juan Jesus Merchan alkateorde eta Hezkuntza zinegotziak adierazi duenez, "egitura horiek jarrita, ikasleei espazio estaliak eman nahi zaizkie, batez ere negu sasoi honetan, haizea eta euria ohikoak baitira".

Horrela, Udalak, bere Hezkuntza Arloaren bitartez, hezkuntza-erakundearen zuzendaritzak egindako eskaera bati erantzuten dio, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak diseinatutako protokoloak bete ahal izateko horrelako espazio bat eskatu baitzuen.

Erakunde berri horrek COVID-19ren pandemiari aurre egiteko aukera ematen du, 'Burbuila gelak' edo 'bizikidetza egonkorreko taldeak' direlakoen bidez. "Gela bera partekatzen duten eta ikastetxean dauden bitartean beste taldeekin harreman zuzenik ez duten ikasle-taldeak dira; era berean, jolas-orduan edo jantokian jarraibide horiek mantentzea bilatzen da, beste haurrekin nahas ez daitezen", azaldu du Merchanek.

Bigarren karpa

Lamuza zentroko karpa Udalak azken hilabeteetan jarri duen bigarrena da. Lehenengoa azaroan jarri zen Latiorro ikastetxe publikoan, udalerriko ikastetxerik handienean, ikastetxeko zuzendaritzak eskatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide