Laudioko Udalak neurriak hartzen eta ekimenak egiten jarraitzen du, udalerriko gizarte- eta ekonomia-sarea suspertzeko helburuarekin. Horrela, Udalak iragarri berri du gaurtik (urtarrilak 22, ostirala) martxoaren 27ra arte animaziozko musika erreproduzituko dela Laudioko merkataritza gunean, urtarrilaren 22tik martxoaren 27ra arte.
Andoni Orue Sustapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu zinegotziak azaldu duenez, "Espero dugun ekimen honek auzotarren harrera positiboa izango du, eta hilabetez hilabete baloratuko da, saltokiekin eta Laudioar herritarrekin batera, zerbitzua hobetu eta beharretara egokitu ahal izateko".
Ordutegia
Hari musikala erreproduzitzeko ordutegia ostiraletan 17:30etik 20:00etara izango da, eta larunbatetan 11: 00etatik 14: 00etara. "Egun horietakoren bat egutegian jaiegun gisa erregistratuta egonez gero, zerbitzua egun bat aurreratuko litzateke", zehaztu du zinegotziak.
"Musika gaiak instrumentalak eta girokoak izango dira, tartekatuta nahastuko dira eta bolumen moderatua mantenduko da, ez dadin traba izan ez dendetarako, ez auzotarrentzat", bukatu du Andoni Oruek.