Laudiok Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna ospatzeko konpromisoa berretsi du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko ots. 1a, 06:00

Udalbatzako kide batzuek iris loreak izango dituzte egunean zehar, erakundearen ikur adierazgarri gisa. / Laudioko Udala

Datorren otsailaren 4an, udalak berde koloreko fatxada argiztatuko du, eta, Arabako Minbiziaren Aurkako Elkartearekin elkarlanean, udalbatzako kide batzuek iris loreak izango dituzte egunean zehar, erakundearen ikur adierazgarri gisa.

Laudioko Udala, azken urteotan, lankidetza estuan ari da hainbat kausa eta ekimenekin, era askotako elkarte eta/edo gizarte-erakunde askok urtean egiten duten lanari zabalkunde handiagoa emateko.

Hori da, hain zuzen ere, Minbiziaren Aurkako Arabako Elkartearen kasua; izan ere, otsailaren 4an izango den Minbiziaren Aurkako Munduko Egunari begira, hainbat ekimen proposatu ditu, eta laudioarrak horiekin bat egitea erabaki du.

Ekimenak

Loli Muriel Osasun Publikoko zinegotziak jakitera eman duenez, "Asteazkenean, otsailak 3, arratsaldean, Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna ospatzeko, Laudioko Udalak kolore berdearekin tindatuko du bere fatxada, hau da, mugimendu horren tonu adierazgarria, itxaropenaren esanahiagatik".

Bestalde, "Elkarteak irisaren lore batzuk bidali ditu orratzarekin, txaketa hegalean jartzeko, elkartearen eta minbiziaren aurkako borrokaren adierazgarri, egun horretan udalbatzako kideek eta Udaleko beste kide batzuek jarri ahal izan ditzaten eta argazki bat egin ahal izan dezaten sare sozialetan (Facebook, Twitter eta Instagram)", amaitu du Osasun Publikoko zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide