Laudioko kirol-instalazioetan 2020ko abenduaren 31 baino lehen abonatutako pertsonek ez dute urteko kuota ordainduko, gutxienez ekainaren 30era arte, Udaleko Kirol Arloak erabaki bezala. Horrela, "Abonatuei 2021eko urtarrilaren erdialdean bidaltzen zitzaien ordainagiria ez da ohiko egunetan kobratu", adierazi du Joseba Amondo arloko zinegotzi delegatuak. Hala ere, "Urtarrilaren 1etik aurrera ordaindu nahi duten pertsonek osorik ordaindu beharko dute dagokion tasa, badakitelako zein den egungo osasun-egoera eta zer muga edo neurri murriztaile dituen".
Ildo beretik, "COVID-19k udalerrian izan duen bilakaera negatiboa dela eta, ezin dugu informazio zehatzik eman kirol-jarduera berreskuratuko den une zehatzari buruz, pandemiaren datuak aztertuko ditugu eta horien araberako erabakiak hartuko ditugu", gaineratu du zinegotziak. Une honetan, Laudion, kirol-instalazioak berriz ireki zirenetik, irailaren erdialdera, igerilekuaren erabilerara mugatzen da, kobidaren aurkako neurriekin, eta kantxei dagokienez, kirol federatuek baino ezin dituzte erabili, baina Gardeako kiroldegian parkeko squash, tenis eta pilotalekuko kantxak alokatu daitezke.