Laudiok landa-eremuetan farola fotovoltaiko berriak jartzeko konpromisoa berritu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko ots. 8a, 07:00

Azken egunetan, argi-puntu berriak jarri dira Lusubeilanda, Casille, Altamira eta Solloa baserrien inguruetan.

Egungo gobernu-taldearen lehentasunezko helburuen artean dago dagoen argiztapen publikoa hobetzea eta berritzea, bai eta argi-puntu berriak jartzea ere. Horrela, azken egunetan plaka fotovoltaiko berriak jarri dituzte udalerriko hainbat landa-eremutan.

Joseba Amondo Zerbitzu eta Auzoetako zinegotziak jakitera eman duenez, "Herriko hainbat landa-gunetan argirik ez dagoenez, Lusubeilanda, Casille, Altamira eta Solloako baserrietan panel fotovoltaikoak dituzten kanpoko lau farola jartzea erabaki da". Horretarako, "Duela urtebete azterlan bat egin zen, eta bertan jaso zen landu beharreko arloek prozedura eta hornidura espezializatuak ematen dituztela". Hori dela eta, "Udalak gaitasun tekniko eta teknologikoa duen zerbitzu bat kontratatu du, inguruko beharren arabera", azpimarratu du zinegotziak.

Udalaren konpromisoa

2020. urtean, Laudioko landa-eremuei ekosistema natural eta eraginkorrarekiko argiztapen arduratsua ematea helburu duen proiektu honekin hasi zen. Horretarako, "Duela urtebete, guztira, 14.701,50 euro bideratu ziren, herritarrek harrera bikaina egin ondoren, sei argiztapen gune jartzeko, Launtxugoikoa, Goienuri-Atxe eta Motxotekale bezalako tokietan", amaitu du Joseba Amondok.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide