Udalak Praktika akademikoen programaren beste deialdi bat egin du unibertsitateko eta heziketa-zikloetako ikasleentzat

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko ots. 12a, 07:00

Berrikuntza nagusi gisa, hemendik aurrera udalean praktikak egiten dituzten ikasle guztiek ikasketa-laguntzarako diru-poltsa jasoko dute.

Laudioko Udalak unibertsitateko ikasleentzako eta lanbide-heziketako heziketa-zikloetako praktika akademikoen programaren oinarriak argitaratu berri ditu 2021erako. Ekimen honen helburua lanbide-heziketako zentroekin eta unibertsitateekin lankidetzan aritzea da, ikasleen prestakuntzaren kalitatea hobetzeko. Horretarako, beren ikasketa-planak osatuko dituzte, administrazio publikoaren esparruan dituzten ezagutzak praktikan aplikatuz eta, aldi berean, beren errealitate praktikoa ezagutzeko aukera emanez, beren prestakuntzaren garapen profesionalari begira.

Praktika akademikoak prestakuntzakoak direnez, praktika horiek egiteak ez du ekarriko, inola ere, praktikei eta prestakuntza dualari buruzko araudiak unean-unean ezartzen dituenez bestelako lan-harreman bati dagozkion betebeharrak betetzea. Era berean, praktiken edukiak ezingo du ekarri udalean lanpostuei dagokien lan-prestazioa ordeztea.

Praktika-lanak

Ikasleek bete beharreko zereginak prestakuntza-proiektuari lotuta egongo dira, eta ez dira inola ere bat etorriko Udaleko lanpostuei dagozkien zeregin edo funtzioekin. 

Praktika akademikoen iraupena egingo den prestakuntza-proiektuaren arabera zehaztuko da, eta 2021. urtean hasi beharko da nahitaez. Halaber, praktikak egiteko egutegia eta ordutegia haien ezaugarrien eta Laudioko Udalaren erabilgarritasunaren arabera zehaztuko dira. 

Praktikak egitean, tutore batek esku hartuko du, ikastetxeko edo unibertsitateko kide den irakasle gisa; prestakuntza-jarduerak prestakuntza-programaren eta ikastetxearen edo unibertsitatearen arabera antolatzeko ardura duen irakasle batek. Halaber, ikastetxeko edo unibertsitateko praktika-programaren koordinatzaile bat eta Udaleko praktika-programaren arduradun bat, praktiken barruan egiten diren praktika akademikoak koordinatu, antolatu eta kudeatzeko.

Ikasteko laguntza-poltsa

Udalak ikasle bakoitzari araudiak ezartzen duen zenbatekoa ordainduko dio, eta diru-kopuru jakin bat arautzen duen araurik ez badago, 150 euroko poltsa edo laguntza ordainduko dio hilero ikasketetarako, praktika akademikoak egiteak eragindako gastuak konpentsatzeko. Hala ere, ikasketa-poltsa edo -laguntza 250 eurokoa izango da, baldin eta ikasleak astean bost egunetan edo gehiagotan udal-instalazioetara joan behar badu praktika akademikoak egitera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide