Laudioko Udalak, Zerbitzu Arloaren eta auzoen bidez, beste zebrabide bat margotu du Ellakurin. Horri esker, segurtasuna hobetuko da eremu horretan, eta zirkulazioa arinduko da.
Auzotarren eskaria
Joseba Amondo Zerbitzu eta Auzoetako zinegotziak azaldu duenez, "Udal baliabide propioekin egindako hobekuntza honek urteak zeramatzaten herritarren eskaera historiko bati erantzuten dio, Arrañora segurtasun handiagoz sartu ahal izateko".