Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko udal-zerga, 2021ekoa, helbideratuta ez duten zergadunek Kutxabank, Laboral Kutxa eta Nafarroako Caja Rural bulegoetan ordaindu ahal izango dute, ohiko ordutegian, etxean jasoko duen Kutxatik bidalitako ordain-agiri bakarra aurkeztuz. Erreziborik ez bada jaso ala jasotakoa galdu bada, erreziboaren ale bikoiztua eskatu Herriko Etxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Herriko Plazan.
Epeak
Dirua biltzeko epea, borondatezko epean, 2021eko apirilaren 9tik 2021eko ekainaren 9ra arte (biak barne) ireki da. Helbideratutako ordainagiriak 2021eko maiatzaren 10ean kobratuko dira. Borondatezko aldian dirua biltzeko epea amaitutakoan, ordaindu gabeko kuotak premiamendu-prozeduran sartuko dira automatikoki, eta legez ezarritako errekarguak, eta, hala badagokio, berandutze-interesak eta sortzen diren kostuak sortuko dira.
Errekurtsoen ezarpenak eta atzerapen edo/eta zatiketaren ordainketaren eskaerek ez dute eteten, haiek bakarrik, borondatezko epea.