Laudiok kobratuko ditu 2021ean udal-hilerrian emandako Zerbitzuak

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko mar. 12a, 07:00

Laudioko hilerria./ Laudioko Udala

Dirua biltzeko epea, borondatezko epean, 2021eko apirilaren 9tik 2021eko ekainaren 9ra arte (biak barne) ireki da. Helbideratutako ordainagiriak 2021eko maiatzaren 10ean kobratuko dira.

Tasa hau udal-hilerrian emandako zerbitzuengatik 2021. urtean helbideratuta ez duten zergadunek Kutxabank, Laboral Kutxa eta Caja Rural de Navarrako sukurtsaletan ordaindu ahal izango dute, banku-erakunde horiek irekita dauden ordutegian, kobratzeko ardura duen banku-erakundeak bidaltzeagatik beren helbidean jasoko duten ordainagiri bakarra aurkeztearen aurka. Ordainagiria galdu edo jaso ezean, ale bat bikoiztuko da Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.

Egutegia

Dirua biltzeko epea, borondatezko epean, 2021eko apirilaren 9tik 2021eko ekainaren 9ra arte (biak barne) ireki da. Helbideratutako ordainagiriak 2021eko maiatzaren 10ean kobratuko dira. Borondatezko aldian dirua biltzeko epea amaitutakoan, ordaindu gabeko kuotak premiamendu-prozeduran sartuko dira automatikoki, eta legez ezarritako errekarguak, eta, hala badagokio, berandutze-interesak eta sortzen diren kostuak sortuko dira.

Errekurtsoak jartzeak eta zerga-zorren ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskaerak ez dute berez etengo ordainketa borondatezko epean egiteko epea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide