Laudiok merkataritza, ostalaritza eta enpresa txikien errotulazioan euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntza programa berri bat deitu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko mar. 26a, 09:13

Gehienez 350 euroko diru-laguntza jaso ahal izango da elementu bakoitzeko, kontuan hartuta errotulu-euskarriaren kostuaren zerga-oinarriaren ehuneko 70ekoa izango dela errotulua euskara hutsean badago, eta ehuneko 35ekoa euskaraz gain beste hizkuntza bat erabiltzen bada.

Laudioko Udalak dirulaguntza deialdi berri bat jarri du martxan herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietan euskara errotulazioan txertatzea sustatzeko.

Aurreko urteotan bezala, diruz lagundu beharreko lanak negozioa identifikatzeko errotulu orokorrak, toldoak, ibilgailuak edo atari-plakak izango dira. Horrela, elementu bakoitzeko 350 euroko diru-laguntza jaso ahal izango da gehienez, kontuan hartuta errotulu-euskarriaren kostuaren zerga-oinarriaren ehuneko 70ekoa izango dela errotulua euskara hutsean badago, eta ehuneko 35ekoa euskaraz gain beste hizkuntza bat erabiltzen bada.

Eskaera

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, inprimaki bat bete beharko da, udalaren webgunean dagoena:
https://www.laudio.eus/doc/subvencionyconcurso/euskara/2021/2021_Rotulacion-Solicitud.pdf


Eskabideak aurkezteko azken eguna 2021eko azaroaren 5a izango da, eta informazio gehiago nahi izanez gero, deialdi osoa kontsulta daiteke (https://www.laudio.eus/doc/subvencionyconcurso/euskara/2021/2021_Errotulazioa-Deialdia.pdf) edo Hizkuntza Normalkuntza eta Nortasun Zerbitzura jo.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide