Argi berdea Laudioko lokal soziokulturalen lagapena eta erabilera arautzen duen ordenantza berriari

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko mar. 31a, 06:00

Dagokion iragarkia ALHAOn argitaratu zen, 2021eko urtarrilaren 13an, 4. zenbakian, bai eta Udalbatzaren ediktu-taulan eta udalaren webgunean ere, eta jendaurrean jarri zen hogeita hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko.

2021eko martxoaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran erabaki zen Laudioko Kulturzaleak Kultura Sustatzeko Elkarteak aurkeztutako alegazioa ezestea eta Laudioko Udaleko lokal sozio-kulturalen lagapena eta erabilera arautzen duen Ordenantza behin betiko onartzea.

Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 49. artikulua eta 70. artikuluaren 2. paragrafoan adierazitakoa betez, Laudioko Udalaren lokal soziokulturalen lagapena eta erabilera arautzen duen Ordenantza osorik argitaratuko da ALHAOn, eta ez da indarrean jarriko harik eta hura osorik argitaratu arte eta lege-testu beraren 65,2 artikuluan aurreikusitako hamabost (15) eguneko epea igaro arte. Honela geratuko da idatzita.

Arautzeko ordenantza 

Laudio herriak ehun soziokultural joria eta berezia du, modu desberdin askotan udalerriaren garapen sozial eta kulturalaren alde lanean diharduten elkarte eta taldeek osatua. 

Gizarte parte-hartzaileagoa eta demokratikoagoa eraikitzeko bidean berebiziko garrantzia du gaur egun elkarteen munduak, eta funtsezko faktorea da aurrerabide sozialerako. Hala eta guztiz ere, talde txikiak izaten dira maiz, baliabide tekniko urriak izaten dituzte eskura eta Laudio Udalaren laguntza behar izaten dute euren jarduerak behar bezalako bermearekin bideratu ahal izateko.

Bestalde, Laudio Udalaren betebeharra da udal ondarea efikazia eta errentagarritasun irizpideen arabera kudeatzea. Herritarrengandik gertuen dauden erakundeak diren heinean, eginkizun hori amankomuna zaie udal guztiei, eta berarekin dakar udal baliabideak eta ondasunak elkarteen esku ipintzea, modu koordinatuan laguntzeko elkarteen ehuna trinkotzen, haiek helburu gisa jorra dezaten herritarren alderdi solidarioa, soziala nahiz kulturala suspertzeko, interes orokorrekoak diren gainerako alderdiekin batera.

Hori dela eta, Laudio Udalak aspalditik lagatzen dizkien udal lokal eta espazio desberdinak irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta pertsona fisiko zein juridikoei, haien eginkizunak betetzeko ekintzak bidera ditzaten, haien helburuak erdietsi ditzaten eta interes sozialeko jarduerak gara ditzaten.

Dena den, alderdi horrek ez duenez arau espezifikorik, Laudion gero eta elkarte gehiago dagoenez herriaren garapen soziokulturalaren alde lanean, udal ondarea izaten ari den bilakaera ikusita (espazio berriak, espazioak hobetzeko inbertsioak, etab.) eta jazotako arau aldaketak kontuan hartuta (esaterako irisgarritasunari dagokionez), beharrezkoa da hausnartzea eta elkarte guztientzako irizpide objektibo batzuk finkatzea.

Hortaz, bi helburu ditu ordenantza honek: lehenik eta behin, prozedura bat arautzea udal lokalak aukeren berdintasun baldintzetan erabili ahal izan daitezen, lokalei ematen zaien erabilerari dagokionez, gizarteari onurarik handienak ekartzen dizkioten jarduerak lehenetsita, eta, bigarrenik, lokalen erabilera eta funtzionamendua arautzea.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide