Udalbatzak behin betiko onartu du Udalaren Kirol Instalazioen Erabilera Araudia

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko api. 1a, 06:00

Hasierako onespen hori dagokion iragarkia 2020ko abenduaren 11 eguneko ALHAOn, 141 zenbakia duenean argitaratu zen, baita Udaletxeko iragarkien taulan ere, eta hogeita hamar egun balioduneko epean jendaurreko informazio-epea hasi zen, alegazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko.

Erregelamenduzko testu hori jendaurrean ikusgai egon den aldian, Altzarrate Kirol Elkarteak alegazio bat aurkeztu du. 2021eko martxoaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran erabaki zen Altzarrate Kirol Elkarteak aurkeztutako alegazioa ezestea eta Laudioko Udalaren Kirol Instalazioen Erabilera Araudia behin betiko onartzea.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 49. artikulua eta 70. artikuluaren 2. paragrafoan adierazitakoa betez, Laudioko Udalaren Kirol Instalazioen Erabilera Araudia osorik argitaratuko da ALHAOn, eta ez da indarrean jarriko harik eta osorik argitaratu arte eta lege-testu beraren 65,2 artikuluan aurreikusitako hamabost eguneko epea igaro arte. Honela geratuko da idatzita:

Erreglamendua

Edozein pertsonak egin nahi dituen jolas‑jarduera fisikoak eta, oro har, kirolak babestu, sustatu eta garatzea da Laudio Udaleko Kultura, Kirol eta Jai Zerbitzuaren xede nagusia. Udalaren kirol instalazioak dira kirolak, jolas jarduerak eta, oro har, kultura fisikoa praktikatzeko xedea duten udal eraikin, zelai, esparru eta egoitza guztiak.Halaber, kirol instalazio gisa hartuko dira horretarako erabiltzen diren gainerako higiezinak eta modu egonkorrean Udalaren kirol instalazioren batera atxikitakoak.

Udalaren kirol instalazioen ezaugarriak aipatutako xede eta helburuekin bat datoz. Horrexegatik oinarritu behar dira jarraian agertzen diren hatsarre orokorretan instalazioen prestazioak eta arautze praktikoa, Estatutuen bidez:

  • Izaera nabarmenki herrikoia.
  • Benetako promozio soziala.
  • Irabazi-asmorik ez, baina autofinantzatzeko joera dute.
  • Hezkuntza-, kultura-, irakaste- edota asistentzia-helburuak.
  • Instalazioetan praktika daitezkeen ahalik eta kirol espezialitate gehien praktikatzeko aukera ematea.

Udalaren kirol instalazioak jende guztiarentzat irekita egongo dira, eta, beraz, edozein herritarrek aukera izango du horietan sartu eta horiek erabiltzeko, betiere, indarrean dagoen arautegia errespetatuta, dagokion udal tasa edo prezio publikoa ordainduta eta kasuan kasuko betebeharrak beteta. Instalazio bakoitza bereziki prestatu den kirolak praktikatzeko erabiliko da. Beste kirol batzuk ere egin ahalko dira, betiere, teknikoki posiblea bada eta Udalak esanbidezko baimena eman ostean.

Udalaren kirol instalazioak eskolako kirol hezitzailerako nahiz aisialdiko kirolerako erabili ahalko dira, baita izaera sozialeko jarduerarako, betiere, kasuan kasurako ezartzen diren betekizunak betetzen badira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide