Minbiziaren Aurkako Arabako Elkarteak laguntza psikologiko eta sozialeko zerbitzuak Laudiora helarazi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko api. 9a, 07:00

Aholkularitza eta laguntza Laudioko Ardantzazar kalean (6 behea) egingo da, apirilaren 12tik aurrera, astelehenero, 10:00etatik 15:00etara, eta aldez aurretik hitzordua eskatuta 945263297 telefonora deituta.

Arabako Minbiziaren Aurkako Elkarteak (AECC Álava), Laudioko Udalaren laguntzarekin, udalerrira hurbiltzen ditu minbizia duten pertsonei eta haien senideei laguntza psikologikoa eta soziala emateko doako zerbitzuak.

Udalak eta erakundeak sinatutako hitzarmen bati esker, urrats berri horri esker, Laudiora hurbilduko dira orain arte, 30 urte, Arabako Minbiziaren Aurkako Elkarteak Gasteizen ematen dituen zerbitzuak. "Arabako Elkartearen lehentasuna da, ahal den neurrian, eskura ditugun doako zerbitzu guztiak ematea, eta arreta ona ematea, bai minbiziagatik pasatzen ari diren pertsonei, bai haien senideei", azaldu du elkarteak.

Doako zerbitzua

Arreta psikologiko eta sozialak gaixotasunak eta tratamenduek eragindako ondoez emozionalari aurre egiteko aholkularitza eta laguntza barne hartzen ditu, baita familiarekin, lagunekin eta mediku-taldearekin komunikazioa hobetzea ere.

Loli Muriel Gizarte Ongizateko zinegotziak jakitera eman duenez, "Zerbitzua doan egingo da Laudioko Ardantzazar kaleko 6. zenbakian, apirilaren 12tik aurrera, eta psikologoak eta gizarte langileak astelehenero 10:00etatik 15:00etara artatuko dute herrian".

Joan aurretik, hitzordua hartu behar da 945263297 telefonora deituz edo alava@aecc.es helbidera idatziz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide