Maiatza heldu da, eta, horrekin batera, datozen 31 egunetan egingo diren kultur jarduerak, KULTudaberria programaren babespean. Laudioko Udaleko Kultura Sailak bultzatutako ekimena joan den martxoan hasi zen, eta herritarren artean arrakasta handia lortzen jarraitzen du, zuzeneko musika, bakarrizketak, antzerkia eta dantza erakustaldiak protagonista dituen publiko guztiarentzako eskaintzarekin.
Horrela, 2021eko udaberria aurreratuta, Laudioko Udalak kultura segurua eta kalitatezkoa sustatzen jarraitzen du, kontuan hartzen baita beti udalerriak bizi duen egoera soziosanitarioa eta bete beharreko segurtasun-neurriak. Horri esker, orain arte jarduera asko egin dira Alberto Acero plazan, Herriko Plazan, Aldai Plazan eta Gardean jarritako diseinu gardeneko karpan.
Maiatzean zehar, laudioarrek Veracruz hirukotea, Itzarkundia Dantza Taldea, Nai malabarista eta 'Munduan mozorroturik' ikuskizuna, Txomin & Txistuman, Dr. Lawson, eta Boni Ofogo handia, ipuinak, elezaharrak eta antzerkia Trapu Zaharra taldearekin ikusteko aukera izango dute.
Andaluziako programa berezia
Halaber, maiatzaren 22an, 12:30ean, Udalaren babesarekin, meza egingo da, Andaluziako Nuestra Señora del Rocío etxeak antolatuta. Arratsaldean, 18:30ean, Rubito Hijo kantautorearen flamenko emanaldia, Antonio Caceres gitarra jotzailea eta Alejandro Rodriguez dantzaldia izango dira ikusgai.