Udalak `AISIA BIZIA Laudio´ argazki lehiaketa herriko gazteentzat antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko eka. 1a, 06:00

Bi kategoriatan banatuta, adinaren arabera, 14 eta 27 urte bitarteko herritarrek parte hartu ahal izango dute argazkiak@aisiabizia.eus helbidera bidaliz, ekainaren 1etik abuztuaren 27ra.

Argazkigintza gustuko baduzu eta zure lanak ezagutzera eman nahi badituzu, zorioneko zaude; izan ere, Laudioko Udalak, Gazteria eta Adikzioen Prebentzioa arloen bidez, 'Aisia BIZIA Laudio' izeneko lehiaketa bat argitaratu berri du.

Lehiaketan 14 eta 25 urte bitarteko herritarrek parte hartu ahal izango dute. Horretarako, parte hartu nahi dutenek euren argazkiak bidali beharko dituzte ekainaren 1etik abuztuaren 27ra, eta www.aisiabizia.eus webgunean eta sare sozialetan partekatuko dira.

Izena emateko, bidalitako argazkiak jasoko dira, parte hartuko duen kategoriarekin eta egileetako baten izen-abizenekin batera. Horretarako, bi kategoria diseinatu dira: 14 eta 18 urte bitarteko A kategoria eta 19 eta 25 urte bitarteko B kategoria. Interesatuek euren argazkiekin e-mail bat bidali beharko dute argazkiak@aisiabizia.eus helbide elektronikora.

Argazkien ezaugarriak

• Gehienez 3 argazkiko bilduma.
• JPG formatuan.
• 1500X2300 pixel gehienez, eta gehienez 10 megabyte.

Adingabea izanez gero, legezko ordezkariak idatziz baimenduko du inskripzioetarako sortutako helbide elektronikoan. argazki@aisiabizia.eus, horretarako, baimen-eredu bat deskarga daiteke Baimena atalean. "Argazkia bidaltzean, adingabea izanez gero, baimena ematen da jarduera honen hedapen-kanaletan parte hartzeko eta erakusteko".

Sariak

A- 14-18 urte

Lehenengoa 250 - 1 sari
Bigarrena 200 - 1 sari
Hirugarrena 50 - 3 sari

B- 19-25 urte

Lehenengoa 250 - 1 sari
Bigarrena 200 - 1 sari
Hirugarrena 50 - 3 sari

Sarituak www.aisiabizia.eus webgunean jakinaraziko dira irailaren 6tik aurrera eta, informazio gehiago nahi izanez gero, lehiaketaren webgune ofizialean bertan eskuratu daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide