“KultUda 2021” kartelaren umeen XIII. Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko eka. 16a, 18:08

COVID-19tik eratorritako egoera sozio-sanitarioaren ondorioz, Laudioko Udalak bere Sanrokeen ospakizun tradizionala bertan behera utzi behar izan du. Etete horrek ez du inola ere esan nahi uda osoan zehar udalerrian kultura-jarduerak geldituko direnik. Iaz, pandemiaren ondorioz, Kultuda izenarekin sortu zen ekimen bat sendotu nahi dugu, jende guztiarentzako kultur agenda zabal eta askotarikoa biltzen duena.

Hori dela eta, eta laudioarren artean dagoen ohitura horri eusteko, Udalak kartel lehiaketa bat antolatu du, hain ezohikoa den uda honetako kultur agendaren ikurra izango dena.

OINARRIAK

1. Lehiaketan parte hartu ahalko du 6 eta 14 urte bitarteko edozein umek, baldin eta Laudioko ikastetxeren batean matrikulatua badago edota Laudio udalerrian erroldatua badago.

2. Egile bakoitzak nahi beste kartel aurkeztu ahalko du (lelo desberdinekin), betiere, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak badira eta ez badute saririk jaso lehenago. Teknika libre izango da.

3. Ez da onartuko irudi edota mezu sexista, xenofobo, arrazistak eta antzekoak dauzkan kartelik.

4. Laudio Udalaren webgunean eskuragarri ipiniko den formularioa beteta aurkeztuko dira kartelak (www.laudio.eus). Nolanahi ere, elementu hauek eduki beharko ditu:
• Aurkeztutako lanaren leloa.
• Irudi fitxategia.
• Lana aurkeztu duen pertsonaren identifikazio eta kontaktu datuak (datu horiek Laudio Udaleko idazkari nagusiak baino ez ditu ezagutuko, eta ezin izango ditu jakitera eman lehiaketaren emaitza ebatzi arte).

i. Izen–abizenak
ii. NAN/AIZ
iii. Jaiotze-data
iv. Helbide elektronikoa
v. Harremanetan jartzeko telefono zenbakia
vi. Egilea ez den beste pertsona baten izenabizenak, adingabeak baitira egilea

• Markatzea oinarri hauetan zehazten diren betekizun guztiak betetzen direla adierazteko laukitxoa.

5. Kartelaren irudia daukan fitxategi batean aurkeztuko dira lanak, JPG formatuan (Neurriak: 820 x 1171 pixel. Bereizmena: 72 pixel hazbeteko. Gehienezko pisua: 2 MB). Ezin izango dira sinatu, eta ezin izango dute eduki aurkeztu duen pertsonaren identitatea ezagutzeko aukera ematen duen elementurik.

6. Irudian, kartela agertu beharko da A4 formatuan (bertikalean).

7. Hauek dira kartelean nahitaez agertu behar diren testuak:

KULTUDA 2021 - LAUDIO

8. Ekainaren 30a arte parte hartu ahalko da lehiaketan, egun hori barne.

9. Aurkezten diren obrak Udalaren jabetza izango dira, Udalak egokitzat jotzen duen erabilera eman ahalko die eta nahi duen lekuan eta unean ipini ahalko ditu.

10. Lehiaketa honetan parte hartzeak esan nahi du esanbidez onartzen direla zehaztutako baldintza guztiak eta bete egingo direla.

11. Deialdi honen kariaz sor litezkeen auzi guztiak Laudio Udaleko Kultura, Kirol eta Jai Zerbitzuaren eskumen esklusiboa dira.

12. Lehiaketaren oinarriak ZUIN aldizkarian, udal webgunean eta Udalaren ohiko hedabideetan agertuko dira.

13. SARIA
Sari bakarra emango da: 200,00 euroko balioa duen eskola-materialen sorta bat, udalerriko saltokietan erositakoa.

14. Irabazlearen nortasuna ZUIN aldizkarian, udal webgunean eta Udalaren ohiko hedabideetan argitaratuko da, eta Laudio Udalaren Kultura, Kirol eta Jai Zerbitzutik dei egingo zaio irabazleari saria jasotzera joan dadin.

15. EPAIMAHAI TEKNIKOKO KIDEAK
Laudio Udalak izendatuko du epaimahai teknikoa, eta hau izango da osaera:
• Mahaiburua: Epaimahai teknikoaren buru izango da Laudio Udaleko Jaien zinegotzi delegatua, eta, berdinketa egotekotan, kalitatezko botoa emateko aukera izango du.
• Epaimahaikideak: Kide hauek boto bana izango dute:
*Artearen, pinturaren, diseinu grafikoaren edota argazkigintzaren munduarekin erlazionatutako bi laudioar.
*Laudio Udalaren Hizkuntza Normalizazio eta Identitate Zerbitzuko teknikaria.
*Laudio Udalaren Berdintasun Zerbitzuko teknikaria.

• Idazkaritza: Kultura, Kirol eta Jai Arloko arduradunak idazkari lanak egingo ditu, hitza izanda, baina bozkatzeko aukera barik.

KARTEL IRABAZLEA AUKERATZEKO PROZEDURA:

Aukeratzeko prozedurak bi fase izango ditu:
1. fasea: Epaimahai teknikoak bigarren fasera pasako diren lanak aukeratuko ditu.
2. fasea: “Botoen” fasea izeneko honetan, gehienez,

100 puntu emango dira, honela banatuta:
*Epaimahai teknikoaren bozkak: 50 puntu.
*Herritarren botoek 50 puntu balioko dute (webgunearen bidez bozkatu ahalko da).

LEHEN FASEA. EPAIMAHAI TEKNIKOAK LANAK ALDEZ AURRETIK AUKERATZEA

Epaimahai teknikoak hautatuko ditu bigarren fasera igaroko diren lanak, kalitate eta originaltasun irizpideak aplikatuta eta indarrean dagoen legedia errespetatzen dela zainduta.

Aukeraketa sistema “lanez lan” bozkatzea izango da, bakoitzak hurrengo fasera igaro behar duen erantzunda. Bigarren fasera igaro ahal izateko, aurkeztutako obra bakoitzak gutxienez epaimahaikideen % 60aren boto positiboak jaso
beharko ditu.

Epaimahaiak ez badu lanik aukeratzen, lehiaketa hutsik geratuko da.

Lan bakarra aukeratzen badu, lan horixe izango da irabazlea, bigarren faseko bozketara jo beharrik gabe.

BIGARREN FASEA. BOZKETAK

EPAIMAHAI TEKNIKOAREN BOZKETA
(50 puntu). Epaimahaikide bakoitzak 10 puntu izango ditu, egoki irizten dion moduan banatzeko aukeratutako lanen artean. Epaimahaiak hartutako erabakia horrexetarako idatzitako aktan jasoko da, non lan bakoitzak lortu dituen puntuak azalduko diren.

HERRITARREN BOZKETA (50 puntu).
UDAL WEBGUNEAREN BIDEZ BAINO EZINGO DA BOZKATU.
Bigarren fasera igarotzen diren lanak udal webgunean ikusgai ipiniko dira gutxienez 7 egun naturaleko epean, eta udal webgunean bertan eskuragarri egongo den formularioa erabilita bozkatu ahalko da. Laudioko udaletxean, Herritarrentzako
Arreta Zerbitzuan, ordenagailu bat ipiniko da euren gailu pertsonaletatik udal webgunea atzitu ezin duten pertsonek obrak kontsultatu eta euren gustukoenaren alde bozkatu ahal izan dezaten.

Sistema horren bitartez, dute udalerrian erroldatuak dauden eta NAN duten pertsonek baino ezingo dute bozkatu, betiere, formularioan azalduko diren baldintzen arabera.

HERRITARREN BOZKETAREN EMAITZA
Behin bozketa prozesua bukatuta, epaimahai teknikoaren idazkariak botoak zenbatuko ditu eta 50 puntu esleituko dizkie kartelei, kartel bakoitzak lortu dituen botoekiko proportzionalki.

Epaimahaiak hartutako erabakia horrexetarako idatzitako aktan jasoko da, non lan bakoitzak lortu dituen puntuak azalduko diren.

PUNTUEN AZKEN BATUKETA
Bi aktak eskura dituztenean, hau da, herritarren bozketari dagokiona eta epaimahairen bozketari dagokiona, kartel bakoitzak fase bakoitzean lortu dituen puntuak batuko dira, eta irabazletzat aitortuko da puntu gehien lortu dituena. Berdinketarik izanez gero, epaimahai teknikoaren buruaren presidentearen kalitatezko botoak ebatziko du.

Horren guztiaren akta egingo da, zeinetan jaso egingo diren lan bakoitzak azkenean lortutako puntuak, lan irabazlearen leloa eta egilearen datuak. Orduan, kartel irabazlea publikoki iragarriko da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide