COVID-19ren bilakaera soziosanitarioarekin eta, ondorioz, azken hilabeteetan udal-bizitza baldintzatu duten murrizketetan malgutasunarekin, Udalak osoko bilkurak bere bertsio presentzialean berreskuratzea erabaki du. Hau da, hemendik aurrera, nahi duten herritarrak udaletxeko instalazioetan egon ahal izango dira berriro.
Hala ere, Udalbatza irekia izango da, baina gehienez 12 lagunentzako lekua izango du. Hori dela eta, izena eman beharko da osoko pleno@laudio.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, izen-abizenak eta nortasun agiria adieraziz, edo 944034806 udal idazkaritzara deituz 08:00etatik 13:30era.
Era berean, bilkura egingo den egunean bertan, 13:30ak baino lehen, bertaratuko direla baieztatu behar da. Udalak ahalik eta lasterren erantzungo du, bertaratzea posible den ala ez baieztatzeko, betiere eskuragarri dagoen edukieraren arabera.