Udalak Laudioko hezkuntza-komunitate osoak ikasturte honetan egindako ahalegina aitortu eta eskertu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko eka. 28a, 12:37

COVID-19k eragindako egoera soziosanitarioa dela eta, udalerriko ikastetxeek ezohiko neurriak hartu behar izan dituzte, beren ohiko jarduera aldatu dutenak.

Laudioko Udalak, Hezkuntza Sailaren bitartez, 2020-2021 ikasturtean laudioar hezkuntza komunitate osoaren konpromisoa, dedikazioa eta inplikazioa eskertu nahi izan du. Euskadi osoan, amaitzen den ikasturte honetan, batez beste, ikasgela irekien % 99,28 mantendu dira, eta, horrela, hezkuntza-jarduera presentziala bermatu da. Hori guztia euskal hezkuntza-komunitatea osatzen duten kolektibo guztien lanari eta dedikazioari esker lortu da.

Pandemia honetatik ikasitako lezioetako bat hezkuntza presentzialaren garrantzia izan da. Garrantzitsua ikasleentzat, eta, zalantzarik gabe, funtsezkoa familia-, lan- eta gizarte-bizitzaren orekari eusteko. Ez da batere erraza izan. Ikasleak beren ikastetxeetara egunero joan ahal izatea lortzeak balio handia du. Aurrez aurreko hezkuntzak, prestakuntza emateaz gain, berdintasuna, lankidetza eta babesa esan nahi du; kontziliazioa, lan-bizitza, familia-bizitza eta gizartean komunitate baten parte sentitzea esan nahi du.

Eskerrak

Udalak bereziki eskertu nahi du Matxintxu Haurreskolak eta ikastetxe publiko eta kontzertatuek (LHI) egin duten lana: Lamuza; CEP. Latiorro; CEP. Fabian Legorburu; La Milagrosa Ikastetxea; Laudio Ikastola; Laudio Institutua; Lanbide Heziketako Udal Zentroa eta Laudio HHI ere bai.

"Zuen konpromisoak oinarrizko hezkuntza zerbitzu integrala eskaintzeko gaitasuna bermatu du". Eskerrik asko!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide