Laudioko herritar askoren ustez, eguraldi ona eta udako oporrak direla eta, asko dira udalerrian gaueko aisialdiaz gozatzen hasten direnak. Hala ere, Udalak ohartarazi duenez, pandemia eta horren ondorio gogorrenak egunero agertzen dira, ordutegi- eta leku-mugarik gabe. Hori dela eta, Udalak Lamuzako Parke enblematikoa ixteko erabakia hartu berri du, larunbat gauetik igande goizaldera arte. Hau da, sarrera publikoa larunbateko 23:00etatik igandeko 06:00etara mugatuko da.
Neurri horrekin, azken asteotan leku horretan asteburuetan eta, bereziki, larunbat gauetan izaten ari diren kontzentrazio handiei galga jarri nahi zaie. Horrela, COVID-19ren agerraldi berriak sor ditzaketen topaketa masiboak saihestu ahal izango dira.
Parkera sartzeko murrizketa, ordu batzuetan, datozen hilabeteetan egongo da indarrean, eta pandemiaren bilakaeraren arabera egokituko da.