Udalak Nerbioi ibaiaren sentsibilizazio- eta garbiketa-jardunaldia, URAren laguntzarekin, antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko uzt. 9a, 07:00

Helburua da gazteak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea zeinen garrantzitsua den ingurune urtarraren osasun-egoera ona zaintzea udalerritik igarotzean.

Gaur goizean, uztailak 8 osteguna, Uraren Euskal Agentziak, URAk, antolatutako sentsibilizazio-jardunaldi batean parte hartu dute dozenaka nerabek eta gaztek. Ekimenaren helburua izan da gazteak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea ingurune urtarraren eta, kasu honetan, Nerbioi ibaiaren osasun-egoera ona zaintzeak duen garrantziari buruz.

Horretarako, parte-hartzaileak Nerbioi ibaiaren ibilguaren ertzetara jaitsi dira, Zubiko Kurajo parean (oinezkoentzako zubiaren ondoan). Berriki kendu dituzte sastrakak, 1,50-2,00 m inguruko zabaleran, eustormen kontra, azken hilabeteetan metatu diren hondakin solidoak biltzeko. Horretarako, Urak beharrezko material guztia eman du, hala nola gazteentzako eskularruak, eta Udalak, berriz, plastikozko poltsak. Ondoren, bildutako hondakin guztiak plastiko baten gainean pilatu dira, lurrean utzita, jasotakoa aztertzeko eta behar diren azalpenak emateko URAko teknikari baten eskutik. Teknikari horrek koordinatu du jarduera guztia. Kaleak garbitzeko zerbitzua (FCC), behin eguna amaituta, hondakinak kentzeaz arduratu da.

Gizarte-kontzientziazioa

Horrela, "Herritarrek, kasu honetan txikienek, erantzukizun partekatua sustatzeko duten konpromisoari balioa ematen zaio; izan ere, ingurune urtarraren osasun-egoera ona zaintzea gizarte osoaren erantzukizuna da".

Urak urteak daramatza Laudioko udalekin eta hainbat kolektiborekin elkarlanean; izan ere, gaur egun udalerrian garatzen dena bezalako ekintzek herritarrak zuzenean inplikatzea ahalbidetzen dute pentsamolde-aldaketa sustatzeko eta ibaia guztiona den ondare gisa ulertzeko, eta, horretarako, kontserbatu eta zaindu egin behar da.

“Ibaira botata dauden hondakinak aterata, zenbait jarrera eta gizarte gisa jokatzeko modu aldatzeko beharra azaleratu eta antzeztu behar da, ibaia zabortegia izan ez dadin. Ibaiak, hiriguneetan, bizi-korridore bat izan behar du, eta hortik ura eta sedimentuak igarotzen dira. Sedimentu horietan landaretza eta animaliak bizi dira”. Azken batean, garrantzitsua da ibaia osasuntsu eta ondo kontserbatuta mantentzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide