Laudiok auzo-batzarrak berreskuratuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko urr. 1a, 07:00

Auzo foroak urriaren 19an hasiko dira eta azaroaren 3ra arte iraungo dute. Saioak 18:30ean hasiko dira.

Legegintzaldiaren hasieran, gobernu-taldeak, Ander Añibarro buru duena, auzoetako zinegotzien figura sortu zuen, biztanlegune bakoitzaren beharrak ezagutzeko eta ahalik eta modu eraginkor eta produktiboenean erantzuten saiatzeko. Figura horrek garrantzi berezia hartzen du urtero antolatzen diren auzo-batzarretan; izan ere, 2020an bertan behera utzi behar izan ziren Covid-19k eragin zuen osasun-krisiaren ondorioz.

Aurten, auzo-batzarrak urriaren 19an hasiko dira eta azaroaren 3ra arte luzatuko dira. Maite Cortazar Herritarrekiko Harremanetarako zinegotziak adierazi duenez, "albiste ona da herritarrei entzuteko gune horiek berreskuratzea, urte osoan irekita dauden gainerako komunikazio-kanalen osagarri ezin hobeak baitira".

Topaketa hauen helburu nagusia herritarrek Udalari auzoaren garapenari buruz helarazi nahi dizkioten iradokizunak, eskaerak, kexak eta ekarpenak entzutea da. "Auzoan eragin zuzena duten proiektuak, inbertsioak eta programak herritarrei jakinarazteko ere balio dute", gaineratu du zinegotziak.

Aurtengo batzarretan ere "auzoen garapen integralerako planak" aurkeztuko dira. Bertan 2020an egindako herritarren inkesten ondorioak jaso dira, bai eta auzoa hobetzeko proiektuak eta esku-hartzeak txertatu ere.

Saioak

Saioak 18:30ean hasiko dira. Edukiera mugatuta dagoenez, aldez aurretik izena eman beharko da, m.meneses@laudio.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 944034808 telefonora deituz. "Foro-erronda bakoitzaren ondoren, jarraipen-batzorde bat egingo da auzoko zinegotzien eta udal-zerbitzuetako buruen artean, haietako bakoitzean tratatutako alderdi garrantzitsuenak eta herritarrek adierazitako beharrak jakinarazteko. Horrela, bizilagunekiko zuzeneko komunikazioa hobetzea lortuko dugu, eta, aldi berean, udala hurbileko erakundea izango da, parte-hartzailea eta erabakitzailea ", gaineratu du Herritarrekiko Harremanetarako zinegotziak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide