Landaluze kaleko saneamendu-kolektorea berritzeko lanen lehen fasea amaitu da. Lanak maiatzaren 13an hasi ziren eta aurreikusitakoa baino hilabete lehenago amaitu ziren, abuztuaren 13an hain zuzen ere. Lanen enpresa esleipenduna Excavaciones Basauri S.L. izan da eta 162.506,11 euroko aurrekontua izan du.
Obra horren ondorioz, ur beltzen kolektorearen 190 metroko zati bat guztiz berritu da, Landaluze kaleari zerbitzua emateko. Erregistro-putzuak ibilgailuen errodadura-eremura atera dira, euri-urak eta ur zikinak tarte osoan behin betiko bereizi dira eta San Juan errekara zihoan ur beltzen isurketa bat deuseztatu da. Bestalde, 2., 6., 8. eta 10. atariei zerbitzua ematen dieten bi putzu septikoen irteera hobetu da beste batzuk sortuz.
Era berean, erabat berritu da euri-urak biltzeko gainazaleko sarea, zenbaki bakoitien aldeko lineako aparkalekuen sestra hobetuz eta erabiltzaileentzako eskuragarriago eta erosoago bihurtuz. Horrez gain, oinezkoen lau zebra-bideak eta kale osoa asfaltatu egin dira, Kukullu Bidearen sarreratik Baia kalearen hasieraraino.