Laudion estreinatu da nahi gabeko bakardadearen aurkako lehen prebentzio-eskola arabarra: Bakardadeak

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko urr. 2a, 08:00

Ekimenaren aurkezpen ekitaldian hartutako irudia./ Laudioko Udala

Proiektu berritzailea da Euskadin, eta belaunaldien arteko zubibokazioa duen arren, adinekoak dira hartzaile nagusiak.

Urriaren 1ean, Adinekoen Nazioarteko Egunean, aurkeztu da Bakardadeak-Escuela de Soledades. Nahi gabeko bakardadearen aurkako lehen prebentzio-eskola da Araban, eta Laudion egongo da. Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako esperientzia hau lurraldeko beste udalerri batzuetara hedatzea da asmoa. Belaunaldien arteko zubi bokazioa duen proiektua den arren, eta tokiko eragileen jarduera-proposamenei irekita dagoen arren, adineko pertsonak ditu ardatz nagusi.

Nahi gabeko bakardadea fenomeno konplexua eta dimentsio askotakoa da. Ez dago bakardadearen esanahi unibertsalik; horregatik deitzen zaio Bakardadeak eskola, ez baita esperientzia homogeneoa, estatikoa edo lineala. Hala ere, zenbait
azterlanen arabera, badaude nahi gabeko bakardade-esperientziak eragin ditzaketen faktoreak eta aurreikusi egin daitezke, beraz, garrantzitsua da horiei modu egokian aurre egiteko, eta, horrela, bizitzako bakardade une desberdinak ahalik eta modu osoen eta atseginenean igarotzeko baliabide eta tresnak edukitzea. "Pandemiak are gehiago azaleratu du errealitate lazgarri hau. Ekimen honen bidez, trebeziak, baliabideak eta motibazioak ikasteko aukera eman nahi zaie pertsonei, beren bizitza modu esanguratsuan eta gogobetegarrian proiektatu ahal izan dezaten, bai euren buruarentzat, baita ingurukoentzat ere", adierazi du Ander Añibarro alkateak.

Gizarte Ongizate, Emakume eta Berdintasun zinegotzi Loli Murielek adierazi duenez, "Zahartze prozesu sakona bizi duen gizarte baten aurrean gaude, eta ezin dugu ezikusi egin. Bakardadeak eta antzeko ekimen eta proiektuak oso garrantzitsuak izango dira".

Jarduerak

Bakardadeak eskolak jarduera programa trinko eta joria aurkezten du: agora bat, pertsonen arteko topaketa eta harremanak errazteko eta lankidetza- zein zaintzasareak sustatzeko; tailer eta ikastaroak, komunikazio-trebetasunak, adimen emozionala eta egokitzeko gaitasuna ikasteko; eta herritarrek euren ekimena  sortzeko laborategi bat. “Eskolak San Roketzar erretiratuen elkartean du kokaleku fisikoa; Laudio Udalak berak lagatako lokala da", azaldu du zinegotziak.
Jardueren egutegia hilaren 18an hasiko da, "Kafea lagunartean" tailerrarekin, eta abenduaren 20an amaituko da. Parte hartu nahi dutenek urriaren 10etik aurrera eman beharko dute izena www.arabaapunto.eus webgunearen bidez, edo telefonoz 681 019 848, 10:00etatik 13:00etara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide