Laudiok pumptrack pistako lanak esleitu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko urr. 8a, 19:39

128.260,00 euroko aurrekontua du (BEZa barne), eta Latiorro kalearen eta Latiorrondo gunearen arteko triangelu-formako berdegunean kokatuko da.

Laudioko Udalak herriko parkeak eta jolas- eta kirol-ekipamenduak hobetzeko eta osatzeko ahaleginak egiten jarraitzen du. Izan ere, datozen asteetan, erakundeak pumptrack eta skate park parke bana gehituko die udal-ekipamenduei. Gurpil gaineko kirol eta jardueretarako zirkuitu itxia izango da, bizikletentzat, patinentzat, gurpil-aulkientzat, skateentzat eta abarrentzat.

Pistak 128.260,00 euroko aurrekontua du (BEZa barne), eta Latiorro kalearen eta Latiorrondo gunearen arteko triangelu-formako berdegunean kokatuko da, biribilgunearen ondoan. Parkeak 1.100 metro karratu inguruko azalera izango du gutxienez, eta bi ibilbide izango ditu. Hala ere, bideak lotuta egongo dira espazioaren erabilera optimizatzeko. "Maila guztietarako diseinua izango du. Ibilbideetako bat maila aurreratuko pertsonentzat izango da, jauzi eta oztopo sofistikatuenekin", aurreratu du Joseba Amondo Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Pista 10 asteko epean eraikiko da. Horrelako parkeek aukera ematen dute ingurune eta objektu irristakorrei lotutako jarduera ugari aire zabalean egiteko. Publiko guztientzako egokiak diren arren, gazteak erakartzen dute batez ere, dibertsiora gonbidatzen dutelako eta erronkak planteatzen dituztelako. Ekipamenduak gainera banaka zein talde txikietan gozatzeko aukera ematen du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide