Laudiok bat egin du aurten ere “Birzikla ezazu beira emakumeen alde” kanpainarekin

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko urr. 18a, 07:00
Urriaren 31ra arte bi iglu arrosa egongo dira Aretako Santa Ana Elizaren ondoan. / Laudioko Udala

Ekimenaren helburua herritarrak beirazko ontziak birziklatzera mugitzea eta bularreko minbiziaren prebentzioarekin elkarlanean aritzea da.

Ecovidriok, beirazko ontzien hondakinen birziklapenaren kudeaketaz arduratzen den irabazi-asmorik gabeko erakundeak, bigarren urtez jarraian Laudiora iritsiko den “Birzikla ezazu beira emakumeen alde” kanpaina jarri du berriro ere abian. Ekimen horren helburua herritarrak beirazko ontziak birziklatzera mugitzea da, ingurumena zaintzeko, eta baita kausa solidario batekin elkarlanean aritzeko ere: bularreko minbiziaren prebentzioarekin. Urriaren 31ra arte bi iglu arrosa egongo dira Aretako Santa Ana Elizaren ondoan dagoen plazan. Ecovidriok, iglu horietan utzitako ontziak Solidaridad Frente al Cancer-eko Sandra Ibarra Fundazioarentzat dohaintza batean bihurtuko ditu.

2020ko azken datuen arabera, Laudioko biztanleek 439 beira tona birziklatu zituzten guztira, hau da, biztanle bakoitzak 24,3 kg birziklatu zituen batez beste, Estatuko batez besteko 17,8 kg/bizt. baino askoz gehiago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide