Datorren urriaren 28an, 18:00etatik aurrera, Laudioko Kultura Etxeko Arraño Aretoan, jardunaldi parte-hartzailea egingo da. Bertan, laudioarrek udalerriko mugikortasuna eraldatzeko proposamen nagusiak ezagutzeko eta elkarrekin eztabaidatzeko aukera izango dute, Laudioko Mugikortasun Jasangarriko Planaren (MJP-PMUS) partaidetza-prozesuaren barruan.
Topaketa udalerriko herritar guztiei irekita dago, eta MJP-PMUSen parte-hartze prozesuaren bigarren faseari ematen dio hasiera. Bigarren etapa horren helburua 2020ko abendutik 2021eko uztailera bitartean egindako diagnostiko sozial eta tekniko fasean mugikortasunari buruz proposatutako neurriak elkarrekin lantzea da. Fase horretan, analisi eta diagnostiko teknikoak eta herritarren eta interes-taldeen proposamenak jaso ziren, hainbat kanalen bitartez: gizarte-pertzepzioari buruzko online inkesta bat, udalerrian banatutako partaidetzarako postontziak, edo abenduaren 23an herritarrekin eta interes-taldeekin egindako topaketa telematikoa.
Bigarren parte-hartze saio honetan, laudioarrek proposatutako neurriak eztabaidatu eta baloratu ahal izango dituzte, lankidetza-espiritu eta udalerri-ikuspegi zabal eta eraikitzaile batetik, helburu komun batekin: Laudiorako mugikortasun jasangarriago, osasungarriago eta eraginkorragoaren eredu berria bultzatzea.
Jardunaldian parte hartzeko, joango zarela konfirmatu behar da. Horretarako, bidali mezu elektroniko bat kualitate@kualitate.com helbidera edo deitu 944 104 849 telefono-zenbakira.