Lamuzako udal kiroldegiko erabilera anitzeko kantxak badu zoladura berria

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko urr. 16a, 14:30

Altxatu diren 450 metro karratuak Latiorro HLHIko gimnasioetako batean berrerabili dira.

Lamuzako  udal  kiroldegiak  badu  kirol  zoladura  berria  erabilera  anitzeko  kantxan. Aurretik  zegoen  lurzoruaren  ordez,  pago  egurrezko  oholtza  trinkoa  jarri  da,  eta altxatu diren 450 metro karratuak Latiorro HLHIko gimnasioetako batean  berrerabili  dira,  ingurumen-estandarretan  hondakin  gutxiago  sortzeko  ezarritako berrerabiltze-politikari jarraituz.   

Hala  ere,  kirol-espazioaren  kanpoaldeko  hiru  hormak  (guztiak  harmailetakoa  izan  ezik) estaltzen zituen frisoaren birgaitze prozesuan, egurraren euskarria zen arrastelu-egituran karkoma aurkitu zen. Karkoma ohol askotara pasatuta zegoenez, egoera txarrean zegoen egurra kentzea eta taulamendua eta isolamendua  osorik  berrezartzea  erabaki  zen.  Horrek  guztiak  %  17  handitu  du  hasierako aurrekontua, 18.149,87 euro gehiago. Lanek 127.532,73 euroko kostua izan dute.      

Errendimendu handiko kirol-sistemak ezaugarri hauek ditu:     

  • Korapilorik  gabeko  akaberako  pago-egurrezko  oholtza  trinkoa, 22 mm-ko lodierakoa, fabrikan lixatua eta bernizatua, gutxienez bost berniz geruzarekin. 
  • Ezkutuan  iltzatutako  taulak,  45  mm-ko  zabalera  eta  28  mm-ko  altuera  eta  ardatzen artean 366 mm-ko distantzia duten egurrezko arrasteluen gainean. 
  • 9 mm-ko kirol-aparra arrasteluen azpian, multzoari malgutasuna emanez. • Hezetasunaren  aurkako  0,15  mm-ko  lodierako  mintz  plastikoa  jatorrizko  gainazalaren gainean, lotura guztietan 20 cm solapatuta. 
  • ISO 9001 arauaren arabera fabrikatutako egurrezko oholtza. 
  • UNE-EN  14904rekin  ados:  Kirol-eremuetako  azaleretarako  errendimendu handiko A4 klasea 
  • FlBA ziurtagiria. 
  • Iparraldeko pinuzko egurrezko frisoa, 140x28 mm-ko sekzioa duten 
    oholetan. 
  • BONDEX inprimazio-tratamendua geruza bikoitzean, egurraren babes gisa. • Tratatutako iparraldeko pinuzko listoiez egindako arrastelu-egitura.
  • Beira-zuntzezko artilezko isolamendua arrastelu termikoen artean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide