Arrapalak eskubanda bikoitza izango du bi alboetan, eta zoladura ez labaingarria –hormigoi garbiarekin amaituko da, eta ertzak 5 zentimetroko zintarriarekin errematatuko dira, zoruarekiko 5 zentimetroko irtengunearekin–. Esku-hartzea lorategi gisa erabiliko den berdegune batean egingo da.
Leku horretan tamaina ertaineko hainbat zuhaitz daude. Lurzatiaren inguruak urbanizatzeko behar diren zerbitzu guztiak ditu, argiteria publikorako sare elektrikoa eta euri-uren saneamendu-sarea, besteak beste.
Lanak lau astez luzatuko dira, azaroaren 15era arte, hain zuzen ere. Guztira, 34.450,31 euroko aurrekontua dute.