Laudiok tokiko ekonomiak suspertzea helburu duen “Berrikusi” proiektu pilotua estreinatu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko aza. 8a, 07:00

Proiektuak Laudioko udalerrian sortzen diren jarduerei eta eskaintzei buruzko informazio kulturala, komertziala eta soziala emango die herritarrei.

Laudioko Udala izango da Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen “Berrikusi” ekimena bultzatzen lehena. Apill-en, Laudioko Industrialde Txikien Elkartearen, laguntza ere izango du. Proiektuaren helburua tokiko ekonomiak suspertzea da, jarduera guztiak dinamizatuz eta eguneratuz, merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak, turismoa, aisialdia, kultura edo kirola, besteak beste.

Baina, beste ezer baino lehen, pertsonak bizi diren lekuarekin berriz konektatzeko modu bat da Berrikusi, modu dibertigarrian, gaur egungoan, berraurkitu eta goza dezaten. Aplikazio mugikor baten laguntzarekin, “Laudio Berrikusi” proiektuak Laudioko udalerrian sortzen diren jarduerei eta eskaintzei buruzko informazio kulturala, komertziala eta soziala emango die herritarrei.

Une honetan, webgunean lanean eta aplikazioa edukiz hornitzen ari gara. Laster Laudioko negozioek eta establezimenduek euren informazioa erakutsi ahal izango dute estreinatu berri den plataforman.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide