Gazteentzako lan-eskaintza berriak Lanbiden

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko aza. 9a, 14:18

Herritarren Arreta Zerbitzuan lan egitea eskainiko da./ Aiaraldea.eus

Bi lanpostu eskainiko dira: Laudioko Udalaren herritarren arreta zerbitzurako (HAZ)  administraria, eta Laudioko ekonomia suspertzeko programarako teknikaria 

16  eta  30  urte  bitarteko  laudioarrek  dagoeneko  kontsulta  ditzakete  Lanbideren  (Euskal  Enplegu  Zerbitzua)  gazteentzako  lan-eskaintzak.  Oraingo  honetan,  bi  lanpostu  eskainiko  dira:  Laudioko  Udalaren  herritarren  arreta  zerbitzurako  (HAZ) administraria, eta Laudioko ekonomia suspertzeko programarako teknikaria.

Herritarren  arreta  zerbitzurako  (HAZ)  administraria:  Zeregina,  herritarrei  telefonoz,  modu  telematikoan  eta  aurrez  aurre  informazioa  eta  arreta  eskaintzea,  eskaerei,  izapideei,  dokumentuen  erregistroari,  sarrerari  eta  irteerari  buruzko  aholkularitza  ematea...  izango  da.  Ezinbestekoa  da  eskatzaileak  Laudion  bizitzea,  langabezian egotea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa eta Gazteen Berme Sisteman izena emanda eta altan egotea. Urtebeteko kontratua eta 7 ordu eta 15 minutuko lanaldia eskaintzen da. Laneratzea: azaroaren 29an. 
 

Laudioko ekonomia suspertzeko programarako teknikaria: Zeregina proiektu  pilotu  bat  abiaraztea  da,  Eusko  Jaurlaritzarekin  lankidetzan,  txikizkako merkataritza,  zerbitzuen  sektorea  eta  ostalaritza  dinamizatzeko  eta  herritarrei  informazio erabilgarria emateko udal-aplikazio bat sortzeko. Ezinbestekoa da eskatzaileak 30 urtetik beherakoak izatea, Laudion bizitzea, langabezian egotea eta Lanbide-Euskal  Enplegu  Zerbitzuan  enplegu-eskatzaile  gisa  eta  Gazteen  Berme  Sisteman izena emanda eta altan egotea. Laneratzea: azaroaren 29an. 
 

Interesa  duten  pertsonek  asteleheneko  23:59ra  arte  izango  dute  aipatutako  lan-eskaintzetan izena emateko aukera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide