Azaroaren 13tik, larunbatetik, aurrera, hala nahi duten laudioarrek udal liburutegia ikasgela gisa erabili ahal izango dute asteburu osoan. Udalak gune horren ordutegia zabaltzea erabaki du eta, ondorioz, aurrerantzean, erabiltzaileek larunbat eta igandeetan 09:00etatik 21:00etara, etenik gabe, erabili ahal izango dute zerbitzu hori.