Esku-hartze eta arkeologia-kontrola Laudioko San Antonio elur-zuloan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko aza. 16a, 07:00

Elur-zuloa egokitu nahi da hondatu ez dadin eta beste ondare-baliabide bat bezala erakutsi eta ustiatzeko.

Ermualdeko ondare-multzoaren barruan, eta San Antonio (Santa Apolonia) baselizatik  gertu,  antzinako  elur-zulo  bat dago.  Eta egokitu  nahi  da, hondatu  ez  dadin eta beste ondare baliabide bat bezala erakutsi eta ustiatzeko.

Berez, neguan elurra metatzeko erabiltzen zen leize bat da. Gero, udan kontsumitzen  zen,  beroak  gehien  estutzen zuenean.  Udalerrian  ditugun elur-zulo bietako bat da.

Edozein esku-hartze egin aurretik, eta udalak izendatutako aholku-batzorde zientifikoaren  gomendioei  jarraituz  (2019), barrunbea garbitu  eta  hustu  egin  da  baina,  aldi berean, arkeologia-talde  batek  ikuskatu  du,  lanen  jarraipena  egiteko.

Hori funtsezkoa da elementuari buruzko informazio zehatza lortzeko, nola interpretatu  eta  ondoren  birgaitu  jakiteko  eta, era  berean, kalteak saihesteko bertan lan egiten den bitartean.

Esku-hartze  hau,  udaleko  obra  eta  kultura  ondarerako  zerbitzu  unitateek gauzatu  dute,  elkarlanean,  eta  Arabako Foru  Aldundiaren  dirulaguntza  bat ere  jaso  da ikerketa horretarako.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide